Txina

 Txina, ofizialki Txinako Herri Errepublika, ekialdeko Asiako estatua da. Munduko hirugarren herrialderik handiena da. Azalera, 9.600.000 km²-koa du.  

Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da eta Asiako ekonomiaren motorretako bat. Pekin du hiriburua.

 

Mugakide hauek ditu: Errusia eta Mongolia iparraldean; Ipar Korea, Itsaso Horia eta Txinako Itsasoa ekialdean; Vietnam, Laos, Myanmar edo Birmania, India, Bhutan eta Nepal hegoaldean; eta Pakistan, Afganistan, Tadjikistan, Kirgizistan eta Kazakhstan mendebaldean.

 

Gaur egungo Txinako lurraldea oso antzinatik populatua izan da. Historiaurreko hainbat herriren aztarnak aurkitu dira. Ibai Horiaren inguruan aztarnategi ugari aurkitu dira eta txinatar kulturaren jatorria toki hori dela jotzen da.

 

Homo sapiensa orain dela 40.000 urte iritsi zen Txinara. Lehenagoko Homo erectus espeziearen hainbat aztarnategi aurkitu dira. Orain dela 10.000 urte, gutxi gorabehera, arroza Yangtze ibaiaren ertzetan ereiten hasi ziren. Handik gutxira, Henan probintzian artatxikia ereiten zuten. K.a. 8. milurtekoan Ibai Horiaren ertzetan bizi zirenak sedentario bilakatu eta lehenengo herriak sortu ziren. Haietan, milurteko bat geroago, abeltzaintza hasi zen. 

 


Zhou dinastiaren garaian jaio ziren Konfuzio, Mencio, Laozi eta Zhuangzi pentsalari eta filosofo handien ideiak. 

 


Ibai Horiaren kostaldean Shang dinastiaren aztarnak aurkitu dira, lehenengo txinatar kulturarenak. Dinastia hark K.a. XVII. mendetik K.a. XI. mende arte iraun zuen. Haren ondoren Zhou dinastiak hartu zuen boterea, K.a. XI. mendetik K.a. 256 urtera.

 

Sima Qian-ek, bere memorietan, haien aurretik Xia dinastia bizi zela idatzi zuen. Baina ez da oso datu fidagarria, kontuan hartuta liburu hori 15 mende geroago idatzi zela (Xia dinastiak K.a. XXII. mendetik K.a. XVII. mende arte iraun zuela idatzi zuen).

Shang dinastiaren garaian, herrialde bat baino gehiago, hainbat hiriren sarea zen lurraldea. Lurralde haietan erregea errespetatzen zen, baina baziren beste hiri batzuk, Shang dinastia onartzen ez zutenak. Haietako bat izan zen Zhou hiria, Shang garaitu eta Zhou dinastia ezarri zuena.

 

Qin
dinastia Txinaren batasuna aldarrikatu zuen lehenengoa izan zen. K.a. 221. urtean euren erregeak bere burua izendatu zuen, enperadore, baina inplikazio erlijiosoak ere bazituen.

 

Han dinastiaren erregealdia bi ataletan bereizten da. Lehenengoak kortea mendebaldean zuen eta bigarrenak, presioak zirela eta kortea ekialdera eraman zuen, Luoyang hirira. Bi epeen artean, Xin dinastiako Wang Mang-ek bere burua enperadore izendatu zuen eta konfuzianismoan oinarritutako estatu bat sortzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.

 

Onura ekonomiko eta kultural handiko epea izan zen. Zetaren bidea sortu zen eta Sima Qian-ek Txinako historia idatzi zuen. Xian enperadorea, Han dinastiako azkena, erresistentzia militarren eskuetan erori eta ezin izan zuen lortu militarrek boterea hartzea. Haren heriotzaren ondoren 192an estatu kolpe bat egin zuen Cao Caok, baina horrek Txina batzea ez zuen lortu.

 

206an Hegi Gorrietako Batailan, inperioa hirutan zatituta geratu zen. 220an Cao Pik hartu zuen boterea eta azken Han enperadorea garaitu eta Wei dinastia sortu zuen.

 

265tik 420ra Jin dinastiak berriro ere bildu zuen Txina osoa. 263an Weiren tropek Shu estatua konkistatu zuten, eta modu horretan hiru erreinuetatik bira igaro ziren. 265ean Sima Yanek, Sima Qianen ondorengoak, Wei enperadorea boteretik kendu eta Caoren familiaren boterearekin bukatu zuen, Jin dinastia ezarriz. 280an Jinek Wu erreinua konkistatu zuten eta beraz iraganeko Han inperio osoa biltzea lortu zuten.

 

304tik aurrera ezegonkortasun handia egon zen Txinako iparraldean eta berriro hautsi zen batasuna. Jin dinastiaren kortea Nanjingera mugitu zen eta bertan egon zen 420 urtea arte.

 

581an Yang Jian iparraldeko Zhou dinastiako generalak boterea eskuratu eta Sui dinastia ezarri zuen.

 

 

618an Li Yuanek boterea hartu zuen Gaozu enperadore moduan eta Tang dinastia ezarri zuen.

 

960an Iparraldeko Zhou dinastiako Zhao Kuangyin militarrak Song dinastia sortu zuen Tang dinastiaren ondoren egon ziren 5 dinastien ondorengo moduan. Kaifengen ezarri zuen hiriburua eta hegoaldeko hainbat erreinu konkistatu zituen eta Txinak Tang dinastiarekin izan zuen boterearen parte bat berreskuratu.

 

Genghis Khanek Xiak konkistatu zituen eta bere semea Ogedei Khanek Jinak 1234an. 1271an Kublai Khan Yuan dinastia sortu zuen Pekin-en.

 

Yuan dinastiaren garaian sortu zen ezegonkortasun sozialak Zhu Yunzhang errebeldeak boterea lortzea ekarri zuen eta


1369an
Ming dinastia sortu zuen, hiriburutzat Nanjing hartuz. Haren semeak Pekin-era eraman zuen gortea.

 

Qing dinastiak 1644tik 1911ra arte agindu zuen Txinan. Mantxuria-tik etorriak ziren eta horregatik euren hizkuntza ezarri zuten ofizial gisa. Taiwan, Tibet, Mongolia eta Xinjiang konkistatu zituzten.

 

1911ko urriaren 10ean Wuchangeko altxamendua gertatu zen, Qing dinastiaen aurka. Horrek Xinhaiko iraultza sortu zuen. Puyi, azken Qing enperadorea, kargutik kendu zuten 1912an.

 

1949ko urriaren 1ean Mao Zedong-ek Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuen Tiananmen-eko atean, Hiri Debekatua-n.

 

Mao Txinan 1976an hil zen arte agindu zuen. Bere politikarik garrantzitsuenak Aurrerapausu Handia eta Iraultza Kulturala izan ziren.

 

Gaur egun, Txinako Herri Errepublika 32 entitate administratibotan banatzen da: 22 probintzia (23, Taiwan sartuz gero), 5 eskualde administratibo, 4 udal-probintzia eta bi eskualde berezi.


 

Gaur egun, estatu burua eta Txinako Herri Errepublikako presidentea Xi Jinping da.

 

 

 

Txinako gehiengoak bere burua ez-erlijiosotzat du, % 59, hau da, 767 milioi biztanle. Hala ere erlijioak paper garrantzitsu bat jokatzen du euren bizitzatan, batez ere Konfuzianismo eta Taoismo-ak.

 

Txinako arteak bi kontzeptu ezberdin barnebiltzen ditu. Alde batetik kaligrafia artetzat dute, eta beraz estetika oso loturik dago kaligrafiak berak adierazi nahi duen hitzarekin. Bestalde zein materialatan egina dagoen ere garrantzi handia du. Horregatik brontzea, jadea, zeramika eta terrakota erabiltzen dira artelanak egiteko, hala nola egunero erabiltzen diren beste material batzuk (lakak, egurra...).


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario