Hiri Debekatua, 1406 eta 1420 artean eraiki zen Yongle enperadorearen aginduz.
Txinako enperadore-enperatrizen jauregia izan zen, Ming dinastiaren garaitik eta Qing dinastiaren azkeneraino. 8 metro garai den harresi batek inguratzen du.
Antzinako Pekingo erdigune zehatzean bertan dago eta gaur egun Jauregi Museoaren egoitza da.
Hiri Debekatua Txinako enperadore-enperatrizen, enperadorearen familia, konkubinen eta horko langileen bizileku izan zen, bai eta Txinako gobernuaren zeremonia eta politika arloko erdigunea ere, ia 500 urtez.
Gaur egun, txinatar subiranotasunaren eta Pekingo hiriaren ikur bat da, eta Txinako Herri Errepublikako zigiluetan agertzen da. Munduko erakargarri turistikorik handienetako bat da.
Hiri Debekatua, Gizateriaren Ondare izendatu zuten 1987an. Horrez gain, UNESCO-k munduko antzinako egurrezko egitura multzo handiena dela kontsideratzen du.
Hiri Debekatua Jauregi Museoak kudeatzen du 1925az geroztik. Ming eta Qing dinastietako inperioen bildumakoak ziren artelan eta objektuen bilduma zabala du.
Museoaren lehengo bildumaren zati bat gaur egun Taipéi-ko Jauregi Museo Nazionalean dago, izan ere, bi museoak erakunde berekoak zirenez, Txinako gerra zibilaren ondoren banatu ziren.
Hiri Debekatuaren eraikuntzak hamabost urte inguru iraun zuen, milioi bat langile baino gehiagoren parte hartu zuten eta Txinako hego-mendebaldeko oihanetako Phoebe Zhennan egur preziatuaren enbor osoak bezalako materialak erabiltzen zituzten eta Pekinetik gertu dauden harrobietatik ateratako marmol bloke handiak. Areto nagusietako zoruak urrezko adreiluz zolatuta zeuden, Suzhouko labeetan bereziki eginda.
Opioaren Bigarren Gerran, 1860an, indar anglo-frantziarrek Hiri Debekatuaren kontrola hartu zuten eta gerra amaitu arte okupatu zuten. Cixí Enperatriz alarguna Hiri Debekatutik ihes egin zuen 1900ean Bóxer Altxamenduan, ituneko herrialdeetako indarrek hurrengo urtera arte okupatua izateko utziz.
Hogeita lau enperadoreen etxea izanda, hamalau Ming dinastiatik eta hamar Qing dinastiatik, Hiri Debekatuak Txinako zentro politikoa izateari utzi zion 1912an Puyi, Txinako azken enperadorea, abdikatu zuenean.
Hiri Debekatua bizirik dirauen munduko jauregi konplexurik handiena da. Laukizuzen baten itxura du, iparraldetik hegoaldera 961 metrorekin eta ekialdetik mendebaldera 753 metrorekin eta gaur egun 9.999 gela dituzten 980
eraikin ditu.
Konkubinek, enperadoreari seme alabak ematea zen beraien eginkizuna eta hierarkiaka zeuden antolatua, adibidez, enperadoreari seme bat emanezkero (eta seme bakarra izanik bizirik geratzen bazen) enperatrizaren berako postuan igotzen zen.
Enperadorearekin gaua igarotzea zaila zen iristea eskuragarri zegoen ezkontide (gazteleraz, consorte) kopuru handia zela eta beraz, konkubinak gogor lehiatzen ziren.






No hay comentarios:
Publicar un comentario