Errusia

 

Errusia (errusieraz: Росси́я, Rosia), ofizialki Errusiako Federazioa, munduko estaturik handiena da, 17.075.400 kilometro koadroko eremua hartzen baitu, Europan eta Asian.

Sobietar Batasuna ohiaren errepublika nagusia izan zen. Mosku du hiriburua eta hiri jendetsuena; eta San Petersburgo du hiri jendetsuenetan bigarrena.

 Errusia da inguruko lurraldeekin muga luzeena duen munduko herrialdea.  

Errusia iparraldean dago, 41° eta 82°N latitudeen, eta 19°E eta 169°W longitudeen artean.

IX. mendean baregoak, Suediatik zetozen normandiarrak, sartu ziren Errusiako zabaldian, eta haien eragina Baltikotik Itsaso Beltzeraino hedatu zuten. Soldaduak izateaz gainera, merkatariak ere ziren, eta lurralde haietan bizi ziren herri nomada eslaviarren ekonomia aldarazi zuten; haiekin nahastu ziren, eta Baltiko eta Itsaso Beltza bitarteko ibai bazterretan, merkataritzan jardun ziren herriak sortu zituzten. Hura izan zen Kiev, Smolensk eta Novgorod hirien sorrera.

X. mendean baregoak Konstantinoplara iritsi ziren eta harreman estuak ezarri zituzten Bizantziar Inperioarekin. Harreman horien ondorio izan zen lurraldearen kristautzea eta alfabeto zirilikoa hartzea. Garai hartan, Kiev bihurtu zen inguruko eskualderik ahaltsuena. XII. mendean, haren aberastasunak gutiziatuz, hungariarrek eta poloniarrek eraso jo zioten Kievi. Orduan eten ziren Bizantziorekiko merkataritza harremanak eta, eten horren ondorioz, hiriaren beherakada etorri zen.

1240an Errusiako eskualdeak edo printzerriak mongolen mendean geratu ziren. Orduan garai berri bat hasi zen, Europarekin harremanik gabe eta Errusiako ohiturak eta bizimoldeak erabat aldatuta. 1380an Dimitri Donskoi errusiar printzeak mongolak garaitu zituen Kulikovoko guduan.


Mongolak garaituta, Moskuko Printzerria estatu ahaltsu bihurtu zen. Ivan III.a Handia (1462–1505) izan zen Zar izena hartu zuen lehena. Nobleak bere mende hartu zituen eta Sofia Paleologoa Bizantzioko printzesarekin ezkondu zen; haren ondorioz, antzinako Bizantziar Inperioaren errituak bereganatu zuen Ivan III.ak, haren jabegai eta ondorengotzat baitzeukan bere burua. Baltikoan barrena egin zuen hedatze saioak suediarren eta poloniarren lurraldeekin egin zuen topo.


Ivan III.a hil zenean, barne gatazkaz betetako garai bat hasi zen, harik eta 1613an Romanov dinastiako Mikel I.a aginpidera heldu zen arte. Lehen Romanovtarrek erregetzaren indarra finkatu zuten, baina nobleekiko borrokek jarraitu zuten.


Pedro I.a Handiak, erregetza europarren eredua hartuta, inperioa eraberritu nahi izan zuen. Nobleak hartu zituen mende, merkantilismoa bultzatu zuen eta Baltiko aldera hedatzera saiatu zen, Errusiak itsasora irtenune bat izan zezan. Suediarrak garaitu zituen 1709an eta Baltikoko itsasertzean hiriburua eraiki zuen, San Petersburgo.

Pedro Handia hil zenean, nobleen azpikeriak eta Zarren ahulezia nagusitu zen, berriz, harik eta Katalina II.a Handia (1762–1796) erreginaren garaia arte. Katalinak, atzera, nobleak mendean hartu zituen, gobernua berriro antolatu zuen, eta arteak eta zientziak asko bultzatu zituen. Itsaso Beltzeraino eraman zituen eskualdeko mugak, eta Poloniaren banaketan parte hartu zuen.

 

Nikolás II.aren (1894-1917) garaian, atzerriko inbertsioak egon ziren eta horren esker, Errusia industrializatu egin zen berehala. Industrializatze horren ondorioz, langile klasea sortu zen; Errusiaren hedadura handia kontuan hartuta, langile gutxi ziren, hala ere, baina oso bilduak hiri nagusietan: oso soldata urriak jasotzen zituztenez, ekonomia arazo larriak zituzten. Nekazari gehienak miseriarik gorrienean bizi ziren.

Lehen Mundu Gerraren barruan, 1917an Errusiako Iraultza piztu zen, ekonomiak eta gerrak ekarritako krisialdia etab gauzenbatik. Nikolas II.a abdikatzera behartu zuten 1917ko martxoaren 17an. Urtebete beranduago iraultzaile sobietarrek bera eta bere familia guztia (emaztea, semea eta lau alabak) erail zituzten Uraletako herrixka batean. Heriotza horiek ikertu gabe egon ziren Sobietar Batasuna iraun zuen urte guztietan zehar (1918-1991). 

 

Urriaren 25ean, komunistek bereganatu zuten boterea (Urriko Iraultza). Horrez geroztik 1991ra arte, Errusiako historia Sobiet Batasunekoa da.

Sobietar Batasunaren buru Stalin jarri zen eta horrela jarraitu zuen bera hil zen arte 1953an. Stalin hil eta geroago, Mikhail Gorbatxov izan zen pertsona inportantena Sobietar Batasunean.


Mikhail Gorbatxov Alderdi Komunistako idazkari orokorrak (1985-1991), komunismoa modernoagotzeko asmotan, glasnost (гласность, «gardentasuna») eta perestroika (перестройка, «berrikuntza») ezarri zituen; aldi berean ordea, abian jarri zuen Sobietar Batasuna 1991. urteko abenduan hamabost errepublika independeetan zatitu zuen prozesua.

 


1991az gero
, zenbait hauteskunde egitea lortu zen, lehendakaritzakoak eta legebiltzarrekoak batik bat, eta eskualdeko hauteskunde asko ere bai.

Boris Yeltsin presidente bihurtu zen eta Gorbatxov-ek dimisioa ematean hartu zuen aginpidea. Estatu kolpe saioaren ondoren izandako jarreraren ondoren, Yeltsin-ek ospe handia izan zuen atzerrian, demokrataren itxuran agertu baitzen.



 

2000. urtean, Yeltsin-ek dimisioa eman zuen eta Vladimir Putin, izendatu zuten lehendakari.

 

 

Gaur egun, erlijioaren aldetik, Errusia estatu laikoa da. Gurtza (gazteleraz, culto) askatasuna Konstituzioak bermatzen du.

Errusiako talde etniko ugariek tradizio bereziak dituzte musika folklorikoan.

Errusiako literatura munduko eraginik handienetakoa eta garatuenetarikoa dela uste da, literatura lan ezagunenak laguntzen dituelako.

 


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario