Katalina II.a Errusiakoa (Catalina la Grande bezala deitua, euskaraz, Katalina Handia), 1729ko maiatzaren 2an jaio zen Szczecin-en (Polonia) eta 1496ko azaroaren 6an hil zen San Petersburgo-n (Errusia).
Katalina-ren izena Sofia zen, Anhalt-Zerbst-eko printzesa Sofia.
Bere familia ondo posizionatua zeuden noblezian baina ez
zeukaten diru asko.
15 urte eskas zituen, atzerritarra eta Alemaniako printzerri txiki bateko nobleziakoa zen, 1744ean San Petersburgo-ra (Errusia) etorri zenean. Isabel I. enperatrizaren gonbidapenaz etorri zen, Isabel I.-ren ilobarekin (alemaniarra eta tronuaren oinordekoa) ezkontzeko.
Baina abiapuntu horrek bultzatu zuen onarpenerako ahalegina egitera eta bere herrialde berriagatik mirestua izatea lortuko zuena: Azkar ikasi zuen errusiera, gortean sartu eta kristautasun ortodoxora bihurtu zen, historiara pasako zen izena jasoz: Yekaterina edo Katalina.
Pedro Holstein-eko printzearekin (Isabel-en iloba) ezkondu zenean 1745ean, Katalina Errusiako dukesa handia (dukesa handia erregetza titulu bat da) bihurtu zen.
Pedro-ri, soldaduzko jostailuekin jolastea gustatzen zitzaion eta haur moduko pertsonalitatea zuen. Aleman inperioko gauzak gustatzen zitzaizkion ere.
Katalinak, historiaz eta zuzenbideaz idatzitako idazlanak gogor irakurri zituen, baita Frantziako pentsalarien lanak ere.
Fitxategien arabera, beti gaitzesleek (gazteleraz, detractores) inguratzen zuten, senarrak (Pedro III.) ez zuen maite eta Katalinak 1754an, bere semea (etorkizunean Pablo I. enperadorea) erditu zuenean, bere Errusia maitetik botako zuten beldurrez hasi zen.
1762an, Isabel I. enperatriza hil egin zen eta Katalinaren emaztea, Errusia guztien Zar (Zar = Enperadorea) bihurtu zen (Errusia guztien Zar, Errusiako Zar esateko modu bat da), Pedro III. izenarekin. Katalina, enperatriza bihurtu zen.
Katalinak, hainbat festa antolatu zituen, Errusiako noble gortekoei (gazteleraz, la Corte) gonbidatuz.
Pedro III. Errusia guztien Zar bihurtu eta egun batzuetara, ejertzitoaren trajeko kolorea aldatu (Errusiako ejertzitoaren trajeko kolorea berdea izatetik, Prusiako ejertzitoaren urdin kolorera aldatuz, hori ez zitzaien asko gustatu Errusiako ejertzitoko guardia inperialeko pertsonei) eta sei urteko Prusiarekin (errege germaniko Federiko Prusiako boterean zegoela) zeukan gerra irabaztera gutxi falta zatzaionean, Prusiarekin bakea sinatu zuen, bake akordio eskuzabalak eman zizkion Prusiari eta baita konkistatutako lurralde batzuk itzuli zituen, Errusiako noble gortean zeudenei eta ejertzitoko pertsona inportantei ez zitzaien hori gustatu.
Baina, frontean zeuden soldaduak pozik zeuden gerra suposatzen zuen heriotza zigorretik askatuak izateagatik.
Pedro III.-ak maitale bat lortu zuen berarentzat
(Elizaveta Vorontsova) eta modu irekian erakusten zuen Errusiako noble gortean eta horrekin, Pedro III.a eta Katalinaren arteko tartea gehiago irekiarazi zuen.
Bere emazteak suposatzen zuen arrisku horiei aurre egiteko, bere inguruan Errusiako gorteko elitearen artean lagun eta aliatu sare dezente sortzea erabaki zuen.
"Gobernatu edo hilko naiz", aitortu zuen behin Charles Williams Ingalaterrako mandatariari idatzitako gutunean.
Armadaren eta Orlov kondeen (Orlov familiako bi anaia) laguntzarekin eta baita bere lagun Yekaterina Dashkova-ren laguntza emozionalarekin ere, 1762ko ekainaren 28an, estatu kolpea eman zuen odol isuririk gabe, bere burua erabateko burujabetzat aldarrikatuz.
Bere senar koldarra Olrlov anaien esku utzi zuten. Enperadorea
atxilotu zuten, abdikatu behar izan zuen eta handik gutxira hil zuten.
1762an, Katalina, Zarina Katalina II.a bezala koroatu zuten enperadore errusiarren ondorengoa ez izan arren, horrela, bere senarrari ordezkatu zion Katalina II.-ak.
Katalina II.-ak, beraren aldeko atxamenduan parte hartu zuten pertsonak saritu zituen.
Herrialdea modernizatzeko eta nolabaiteko parlamentu monarkia ezartzeko saiakerak egin zituen, nahiz eta ez lortu eta enperatrizak berak ukatu egin zuen Frantziako Iraultza lehertu zenean, Errusian egoera berdina erreproduzituko ahalko zuen beldurrez.
Barne politikan arrakasta ezin izan zuen arren, zortea handiagoa izan zen atzerrian. Bere agindupean, Errusia fronte guztietan zabaldu zen, Baltikoan espazioa irabazi zuen Poloniaren kaltetan eta Itsaso Beltzera sartzea Otomandar Inperioaren kaltetan. Horrekin guztiarekin, Errusiako inperioa Europako ekialdeko potentzia hegemonikoa bihurtu zen.
Katalinak ere Europako profesional kualifikatuen immigrazioaren alde egin zuen (bereziki alemaniar hiztun diren herrialdeetako-ak), horrekin Ilustrazioaren modernizazio teknologiko eta ideologikoa inportatu zuen, baina herrialdeak bere historiaren gainerako aldian luzatuko zuen arazo baten hazia erein zuen: etnia eta kultura ugari integratzea Europako Errusiatik egindako kortsearen ohitura batean.
Katalina aparteko emakumea izan zen bere garaian, ez bakarrik zuen aginteagatik, batez ere, egin zuen segurtasunagatik.
Beste enperatriza batzuek, Isabel berak, senarraren izebak, lehenagotik boterea ejerzitu zutenek, baina beti kontuz ibiltzen ziren emakumearentzat zuzenak ziren gorteko formak mantentzen.
Katalinak, berriz, ez zen inoiz behartuta sentitu bere jokabide publiko edo pribatua inori azaltzera.
Grigori Potemkin, Katalina-rengana urbildu zen eta ahal zuen moduan lagundu zion Katalinari.
Katalinak, 1762an Errusiako lehen lanbide heziketako zentroa sortzeko ideiaren alde egin zuen eta 1763an Senatua berrantolatu zuen (6 departamentutan banatuta, erreformarekin benetako botere legegilea galdu zuen, estatuaren aparatuak zuzendu zituen eta administrazio eta justizia erakunde gorena bihurtu zen).
1763-1764 urteetan zailtasun ekonomikoak gainditzeko Elizako lurren sekularizazioa burutu zuen (Monasterioetatik altxor inperialera joan ziren), eta horrek kleroaren neutralizazioa ahalbidetu zuen Pedro I.ak hasitako indar politiko gisa.
Errusiako hiriburuan emakumeentzako lehen irakaskuntza zentroa sortu zen, Smolni monasterioari atxikita.
Garai hartako aurrerapen zientifikoekiko zuen interesari esker, Katalina izan zen bere semea eta bere burua biruelaren kontrako txertoa jaso zuten lehenak 1767an, jarraitu beharreko adibidea erakutsiz bere menpekoei.
Yemelián Pugachov, kosakoen matxinada bat zuzendu zuen Errusian. Pedro III.a enperadorea bizirik zegoela zioten zurrumurruak aprobetxatuta, Pugachov-ek bere izena bereganatu zuen; Pedro III.a zirela itxurak egiten zituzten inpostore ugarietako bat izan zen eta horien artean ospetsuena.
Pugachov bere soldaduek traizionatu zuten 1774ko irailean, Pugachov entregatzen zuen pertsonari zilarrezko 10.000 errublo emango zitzaizkiola eskaini ondoren. Harrapatu eta Moskura eraman zuten horretarako bereziki egindako metalezko kaiola batean sartuta, eta auzitegi berezi batek epaituko zuen. Pugachov, dekapitatua izan zen publikoki Moskun 1775eko urtarrilaren 10ean. Gorpua zatitua, erreta eta errautsak sakabanatuak izan ziren.
Katalinak, 1786an eskola publikoak sortzeko dekretua sinatu zuen.
Tokiko eta probintziako nobleziaren bileretan bere erregealdiko azken urtean
hedatu izana "gizarte zibila eratzeko urratsa" dela esan daiteke.
Katalinak, lehen esandako konkista, erreforma… gauz horietaz aparte, gauza gehiago egin zituen.
Katalina 1496ko azaroaren 6an, San Petersburgo-n (Errusia) hil zenean, bere semea, Pablo I.a enperadore bihurtu zen.













No hay comentarios:
Publicar un comentario