Zorro

 Zorro, Johnston McCulley-k 1919an sortutako pertsonaia da.

Kultura modernoaren fikziozko lehen heroietako bat kontsideratzen da. Pertsonaia liburu, pelikula, telesailak eta bestelako komunikabide ugaritan agertu da. 



Pertsonaiak urteetan zehar aldaketak izan ditu, baina irudi tipikoa berarengandik dagoena gaizkile ederrarena da, maskara eta kaputxaduna, guztiz beltzez jantzita funtzionario tirano eta beste gaizkileen aurrean jendea defendatzen. Zorro nahikoa argia da autoritate baldarrek harrapatu ez dezaten eta jendaurrean umiliatzeaz gozatzen du ere.

 

El Zorro Don Diego de la Vegaren nortasun sekretua da, Mexikoko garaian (1821-1846) Los Angelesen bizi zen aristokrata kaliforniarraren izena, nahiz eta Zorro ipuinaren zenbait film egokitzapen erregeordearen garaian kokatu duten (Mexikon Espainiako Inperioaren garaia). 
 
Zorro berri bat ere badago, Alejandro Murrieta, Martin Campbell-ek zuzendutako 1998ko The Mask of Zorro filmean, Antonio Banderas-ek interpretatuta, Zorro originalaren (Diego de la Vega , Anthony Hopkins-ek interpretatua)  ondorengoa bezala.

 

Baina, Zorro, benetan existitu ziren bi pertsonetatik inspiratuta sortu zuen Johnston McCulley-k, William Lamport eta Joaquín Murrieta (azken hau ere Robin Hood pertsonaiarako inspirazioa izan zen).

 

 
William Lamport, Wexforden, uhartearen hegoaldeko irlandar portuan, jaio zen 1615ean. Espainiako soldaduen kontra borrokatu zuen, Nueva España-n (Mexiko).
 
 
 
 
 
 
Joaquín Murrieta, XIX. mendean bizi zen, urrea lortu langileak explotatuz geroz eta botere haundiagoa zuten pertsonen kontra borrokatu zuen. 
 
 


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario