Real Sociedad futboleko Donostiako eta Gipuzkoako futbol talde nagusia da. Historian zehar Lehen Mailako taldea izan da, denboraldi gehien-gehienak bertan eman dituelarik.

Espainiako Ligaren bederatzi talde txapeldunen artean dago, bi aldiz txapelketa lortu duenez 1980-ko hamarkadaren hasieran, eta beste hiru aldiz txapeldunorde. Halaber, Errege Kopa hiru aldiz eskuratu du, eta beste 5 aldiz finalista izan da. Europar txapelketetan, UEFA/Europa League-an bederatzi aldiz aritu da eta Europako Kopa/Champions League-an lautan.
1907an Donostiar futbola fase antolatuago batean sartu zen, Sena anaien eskutik, eta Elosegi, Arrillaga, Dorda, Etxebarria eta abarrekin batera S.S. Recreation Club taldearen eszisioa sortu zuten: San Sebastián Foot-ball Club. Talde hau hiriaren koloreak erabiltzen hasi zen, alegia, kamiseta txuria eta galtza urdinak, baina ez zuen bere jabetzako zelairik, hortaz Atotxako udal belodromoa Club Ciclista San Sebastián taldearekin elkarbanatu beharren izan zen, aurrez belodromoan beretzat bakarrik zuen taldea.
Taldea 1909ko Irailaren 7an sortu zen ofizialki, Adolfo Saenz presidente
zela. Sociedad de Foot-Ball de San Sebastián izena izan zuen. 1910eko otsailaren 11n, Alfonso XIII.a Espainiako erregeak
Errege titulua eman zion taldeari, "Real Sociedad" bihurtuz.
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Real Sociedad izena berreskuratu zuen. 1941eko urtarrilaren 8an, Errealak partida batean inoiz sartu duen gol kopuru handiena lortu zuen, Valladolidi 14-2 irabazi baitzion.
1957an San Sebastián Club de Fútbol harrobiko taldea sortu zuen, aurrerantzean "Sanse" izenaz ezaguna izan dena. Helburua lehenengo talderako jokalariak lantzea zuen. Espainiako ligan hau egin zuen aurreneko taldea izan zen.
Gaur egun Real Sociedad daukan futbol estadioa, Anoetako Futbol Zelaia, 1993ko abuztuaren 13an inauguratu zuten. 32.000 pertsonarentzako tokia, Zelaia 105 m. luze eta 70 m. zabal izan zen baina gaur egun handiagoa da, futbol estadioaren anpliazio lanak egin direlako. Futbolerako ez ezik, atlestismorako ere prestatuta dago.
Real Sociedad-en lehenagoko estadioak:- Atotxa: Real-aren jarraitzaileen zelairik maitatuena, ziur aski eta 75 urtean taldearen estadioa izan zena.
- Ondarreta: Real-aren
lehen zelaia, Donostiako Antigua auzoan.
Errege Kopako finala jokatu zuten 2021eko apirilaren 3an Sevillan, Athletic-en aurka. Txapendunak geratu ziren, hirugarren aldiz historian.



No hay comentarios:
Publicar un comentario