Rafael Nadal, Rafa Nadal izenarekin ezagunagoa, 1986ko ekainaren 3an
jaio zen Manacor (Mallorca, Espainian), 33 urte ditu eta tenislari profesionala
da.Haren gurasoak Ana Maria Parera eta Sebastian Nadal dira eta arreba bat dauka.
Hasieran fútbola eta tenisa jolastu zuen baina, fútbola uztea erabaki zuen.
Hiru urterekin hasi zen tenisa bere
osaba Toni Nadalen entrenatzailearen
eskutik eta harekin jarraitzen du gaur egun ere.
Nadalek lehen txapelketa
ofiziala Balear uharteetan jokatu zuen, bederatzi urterekin eta irabazi egin
zuen. Hamaika eta hamabi urterekin Espainiako txapelduna izan zen. Hortik
aurrera txapelketa garrantzitsu ugari irabazi zituen kategoria guztietan.
Orain arte, Disko irabazi dituenak guztira 14 Grand Slam txapelketa, olinpiar urrezko 2 domina
eta 4 Davis kopa selekzioarekin.
Rafa Nadalen ezaugarrietako bat da ez zaiola ospearen boterea bururaino igo.
Rafa Nadalen ezaugarrietako bat da ez zaiola ospearen boterea bururaino igo.
2013an Marca
egunkariak historiako espainiar kirolari hoberenaren saria eman zion; eta sari
bera eman zion Mundo Deportivo egunkariak 2004an.
2016an
Rafa Nadalek Manacor-en (bere jaioterrian) martxan jarri zuen zuen, Rafa
Nadal Academy by Movistar, tenislari gazteei transmititzea helburu duen akademia,
bere karreran zehar ikasitako guztia.
2019ko azaroaren 24an, Espainiako tenis selekzioak Davis kopa irabazi zuen, Rafa buruan. Museo bat dago Mallorcan Rafa Nadal buruz (Errealitate Birtuala, Rafaelen garaikur onenak, Rafaelek erabiltzen dituen ekipamendu motak etab). Argizariaren Museoan, Madrilen, Rafa Nadal-en estatua bat dago.
Rafa Nadalen webgune ofiziala: https://rafaelnadal.com/


No hay comentarios:
Publicar un comentario