Pablo Ruiz Picasso, Málaga (Espainian) 1881eko urriaren 25an
jaio eta Mougins (Frantzian), 1973ko apirilaren 8an hil zen margolaria izan
zen, XX. mendeko artista esanguratsuenetarikoa. Georges Braque frantsesarekin
batera kubismoa sortu zuen.
Haren aita José Ruiz Blasco ere Málagan jaioa
zen, margolari eta marrazkilari aritzen zen. Bere ama, María Picasso Lopez zen.
1898an bere lehenengo banakako erakusketa
egin zuen Bartzelonako Els Cuatre Gats jatetxean. 1900eko udazkenean Erakusketa
Unibertsala ikusteko asmoarekin bere lehendabiziko bidaia egin zuen Parisera.
Hor Petrus Mañach arte-merkatariari hiru marrazki saldu zizkion eta honek
hileko 150 libera eskaini zizkion Picassori urte beteko lanagatik, esan liteke
horrekin margolari profesionala bihurtu zela.1901ean berriro Parisera joan zen. Max Job ezagutu zuen eta bere garai urdina deitutako aldia hasi zen. 1904an azkenik Frantziako hiriburura lekualdatzea erabaki zuen.
1942an
Frantziako Alderdi Komunistako kidea egin zen.
1946an
bere Vallauris garaia deitutako aldia hasi zen. Aldi honetan zeramika ere lantzen
hasi zen. Picassok lan egiten jarraitu zuen Frantzian 1973an hil zen arte 91
urte zituela. Lan artistiko aberatsa eta
izugarri handia utzi zuen.
La Première Communion koadroa pintatu zuen
1895tik 1896ra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario