Patch Adams



Resultado de imagen de patch adams   Hunter Doherty "Patch" Adams, gehienbat barre-terapiako medikua bezala ezagutzen da, 1945eko maiatzak 28an jaio zen Washington D. C. (Estatu Batuetan), 74 urte ditu eta mediku amerikarra, aktibista soziala, diplomatikoa eta idazlea da.

  Barre terapiaren asmatzailea izan zen helburu medikoetarako eta terapeutikorako.

  Patch seme gazteena da. Bere aitona, Thomas Lomax Hunter, Virginiako poeta laudatua izan zen. Bere aita, Estatu Batuetako armadako ofizial bat, Alemanian hil zen, Patch nerabe zenean. Bere aita hil ondoren, Estatu Batuetara itzuli zen bere ama eta anaiarekin. Bere deklarazioen arabera, Estatu Batuetara itzuli zenean, injustizia instituzionala topatu zuela eta Eskolan gehiegikerien jomuga bihurtzen zela.  

Ondorioz, zorigaiztokoa zen eta horrek pertsona suizidioaren joerarekin izatera eraman zuen. Urtean hiru aldiz ospitaleratu ondoren, bere bizitza amaitu nahi izateagatik, bere burua ez zuela hilko erabaki zuen.

Resultado de imagen de patch adams  1963an, Patch-ren amak ospitale psikiatriko batera eraman zuen, 
  Rudy-rekin gela berean topatu zen, haluzinazioak jasaten zituen gizon bat, urtxintxei beldur zion, kukua-ri, belarrari alergia eta komuneko papera jatea gustatzen zitzaion. Hari gor egin beharrean edo oihu egin isilarazteko, Patch-ek Rudy-rekin jolastea erabaki zuen eta ondo pasa, Rudy-ri beldurra gainditzen laguntzen. Handik gutxira ospitaletik joan zen.

1963an Wakefield-eko bigarren mailako hezkuntzan graduatu ondoren, Patch-ek medikuntza aurreko (gazteleraz, pre-medicina) ikastaroak amaitu zituen, George Washington Unibertsitatean.

Medikuntza eskolan hasi zuen unibertsitateko titulurik gabe eta Medikuntzako Doktore titulua lortu zuen Virginiako Commonwealth-an (Virginiako Mediku Eskola) Unibertsitatean, 1971n.

Medikuntzako ikaslea zen garaian, Patch-ek pazienteak doainik sendatu ahal izateko toki batekin amesten hasi zen, leku atsegin eta zoriontsua, non inork ez zuenik beldurrik izan behar, ez ospitaleetan bezala, jende asko beldurtzen duena. Patch-ek medikuntza ikasi zuen gizarte aldaketarako tresna gisa erabiltzeko.

Patch mediku diferente bat da. Pailazo izateaz gain, "sendatzea maitasun trukea eta ez transakzio ekonomikoa" izan daitekeela uste du. Eta uste horien ondorioz, Patch Adams-ek eta lagun batzuek Gesundheit! Institute sortu zuten, ospitale komunitario gisa funtzionatu zuela 12 urtez. Geroago, bi seme izan zituen. 


Resultado de imagen de patch adamsGaur egun, Patch Adams-ek donazioak biltzen ditu Gesundheit!-erako. Mintzalari oso eskatua bihurtu da eta egiten dituen konferentzietatik lortzen duen dirua (11.000 euro inguru konferentzia bakoitzeko), Gesundheit!-en inbertitzen da. Horren truke, Gesundheit!-ek urtean 45.000 euro inguruko soldata ordaintzen du.

Resultado de imagen de patch adams 
  Bere bizitzan inspiratuta
  Patch Adams (1998) filma egin zen,
  zeinetan Robin Williams aktoreak
  Patch Adams-en papera jokatu zuen.













Behean dagoen Patch-ri eta Patch Adams (1998) filmari buruzko bideo hau, 2017ko uztailaren 24ean igo zuen De Película ATV-ek.



    


No hay comentarios:

Publicar un comentario