Nepal

Nepal, ofizialki Nepalgo Errepublika Demokratiko Federala, Erdialdeko Asiako estatu itsasgabea da, lurren gehiengoa Himalaian kokatua. Hiriburua eta hiri handiena Katmandu da.


Bertan dago Everest mendia, munduko garaiena (8.848 m). Mugakide ditu: Txina (Tibet) iparraldean eta India hego, eki eta menbebaldean. 2008ko maiatzaren 28an Errepublika aldarrikatu zuen Legebiltzarrak. Data hori arte, Munduko erresuma hindu bakarra izan zen: biztanleen % 80 erlijio horretakoa baita.

Nepalek bost urtaro ditu: uda, montzoi garaia, udazkena, negua eta udaberria. Terai lautadan montzoia bereziki gogorra izaten da, ibaiek uholde handiak izaten baitituzte.

 

Kiratiak k.a 563 urtean iritsi ziren inguru hauetara. Ashoka enperadoreak k.a. III mendean bere menpe izan zuen lurraldea eta ondoren hainbat dinastiaren aginteak etorri ziren, Kirat, Licchavi, Thakuri, Malla... gehienak hinduistak, Terai lautada baitzen beren bizilekua. Hala ere Buda hemen jaio zen eta budistentzako lau leku sakratuetatik bat Nepalen dago, Lumbini hain zuzen ere. Katmanduko ibarraren jabe ziren newariak izan ziren XVIII menderarte Nepalgo erresumaren muina. Hiriburua Bhaktapur zuten baina Katmandu zen hiri handiena eta jauregi ederrak zituzten Patanen ere.

 

1990ean Nepal monarkia konstituzionala bihurtu zen, erregeak botere garrantzitsuak eta lausoak gordetzen bazituen ere. Ezegonkortasun politikoa areagotu baino ez da egin, batik bat 1996tik, alderdi komunista eta maoista matxinatu zenetik hain zuzen ere. Monarkia eta sistemako alderdi nagusiak ditu jomugan, instituzio feudalak eraitsi eta errepublika eraikitzeko nahian. Horrek guztiak gerra zibila eragin zuen: 13.000 hil ziren bertan.

 

Giro honetan errege familia osoaren erailketa etorri zen. 2001ean Dipendra printzea Katmanduko Tribhuvan Sadan jauregian armaturik sartu eta bere aita eta anai arrebak hil zituen. Ondoren bere buruaz beste egin zuen, errege familia ondorengorik gabe gelditu zen orduan. Birendraren anaia gaztea zen Gyanendra bihurtu zen errege.

 

Gastronomia. Nepalgo plater ezagunena dal bhat da. Dilista (dal) zopa bat da eta alboan arroz egosia (bhat), tarkari kurridun barazkiak eta luzokerrak (achar) edo chutni kondimento pikantea. Ziapea asko erabiltzen da sukaldean.

Nepalgo eskualde askotan momoak dira jaki azkar tipikoena, haragiz edo barazkiz beteriko masazko bolak egosi egiten direnak.

 

Jaiak. Munduan jaialdi publiko gehien dituen herrialdea da, 36 egun urte osoan. Egutegi hindua jarraitzen dute, apirila erdialdean hasi eta bukatzen dena eta 12 hilabete dituzte. Jai egun handienak honako hauek dira:

  • Nazioaren Eguna: Erregearen urtebetetzea, abenduaren 28an.
  • Prithvi Jayanti: Urtarrilaren 11n.
  • Martirien eguna: Otsailaren 18an.
  • Jaialdi hindu eta budistak: Dashain, Tihar, Chhath, Swanti...




 

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario