Korea

 


 

Korea, Ekialdeko Asiako eskualdean dago. 219.155 km2-ko azalera dauka. 1945etik bi estatutan dago banaturik: Ipar Korea eta Hego Korea.


Iparraldean Txina dauka, ipar-ekialdean Errusia eta ekialdean Japoniako itsasoa dauka. 
Klima kontinentala du lurraldearen parterik handienean.

 

 

Koreako penintsula Siberiatik emigratu zuten tungus tribuek populatu zuten. K.a. X -VIII. mendeetan zehar zenbait estatu tribal sortu ziren.

Koreako lehen berri historikoak K.a. 57. urtekoak dira. Lurraldean hiru estatu zeuden, elkarren aurkariak: Silla (hego-ekialdean), Koguryŏ (hego-mendebaldean) eta Baekje (iparraldean). Hiru erresuma horiek penintsulan nagusi izateko lehiatu ziren. VII. mendearen bukaeran, Sillako Erresuma zen ahaltsuena eta Txinako Tang dinastiaren laguntzarekin, gainerako biak menderatu zituen.

 

1259an mongolek konkistatu zuten lurraldea, eta Txinari eta Japoniari erasotzeko base gisa erabili zuten. 1392an, Yi Seong-gye jeneralak aginpidea eskuratu eta Joseon dinastia sortu zuen, 1910ean japoniarrek lurraldea hartu zuten arte iraun zuena.

 

1948an Koreako Herri Errepublika Demokratikoa edo Ipar Korea sortu zen, sobietarrek bultzatu zuten erregimen komunistaren mende eta handik hilabete batera, Koreako Errepublika edo Hego Korea.



1950ean, Koreako gerra hasi zen (hiru urte iraun zuen), Estatu Batua Hego Korea-rekin eta beste aldean Txina eta Errusia Ipar Korea-rekin.

 


1953an
, armistizioa sinatu zuten, Hego Korea eta Ipar Korearen arteko muga 38. paraleloan jarriz. Hala ere, gaur egun ere gerran daudela kontsideratzen da eta edozein momentutan armistizioa hautsi ahal da.

 


 


Ipar Korea
, izen ofizialez Koreako Herri Errepublika Demokratikoa (diktadura) eta hiriburua Piongiang da.

1953tik aurrera, Ipar Koreako politika eta ekonomia Kim Il-sung lehendakariaren mendean egon zen; Kim Il-sungek Sobietar Batasunaren ereduko erregimen sozialista ezarri zuen.

Boterea, bere ondorengoetatik igaro da eta gaur egun, gobernua Alderdi bakarreko errepublika jutxea da (oinarri ideologikoa da, alegia autarkismoa eta armadaren lehentasuna esan nahi du), agintaria Kim Jong-un da eta Buruzagi gorena bezala ere deitua da Ipar Korean. Arirang festibala ezagunetariko bat da.

 


Hego Korea
, izen ofizialez Koreako Errepublika, hiriburua Seul da.

Hego Korea sortu zenean, Errepublikako presidente Syngman Rhee eskuindar politikaria izendatu zuten. 14 urtez gobernatu zuen herrialdea, konstituzioa eta legeak eraldatuz eta oposizioa gogor erreprimituz.

1960an, Syngman Rheek dimisioa eman zuen, ikasleen protesta higikundeak beharturik.

1970-1990 urteetan Hego Korea azpigarapenetik atera eta industria herrialdea bilakatu zen. 1994an ekonomiak gora egin zuen. 1998an, amaierarako berreskuratu zuen finantzen oreka eta hasi ziren antzematen ekonomia berpiztearen lehen seinaleak. Hortik aurrera, ekonomiak gorakada handia egin du.

Gaur egun, gobernua Errepublika da eta presidentea Moon Jae-in da.

 


Ipar Korea eta Hego Korea-ren diruaren izena berdintsua du (Won), baina, Ipar Koreako won eta bestea, Hego Koreako won.

 

 

Errusia Sobietikoa garaian, Ipar Korea Hego Korea baino aurreratuago zegoen baina, gaur egun, alderantziz da. 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario