Joana Arc-ekoa

 

 
Joana Arc-ekoa (Gazteleraz, Juana de Arco), Domrémy-la-Pucelle-n 1412 aldean jaio zen eta Rouen, 1431ko maiatzaren 30ean hil zen,  Frantziako heroi nazionala eta Eliza Katolikoaren santua da.  

 

 

Tradizioak dioenez, Mikel goiaingerua-ren, Santa Katalina-ren eta Santa Margarita-ren ahotsei jarraituz, 17 urte besterik ez zuela, Karlos VII.a Frantziakoa konbentzitu zuen ingelesak kanporatzeko gai zela, eta Karlosek bere armadaren buruzagitza eman zion Orléansko setioan. Frantses osteen gidari, ingelesak menderatu zituen Orléansen (1429ko maiatzean), Patayko guduan eta beste hainbat borrokatan; ondoren, errege koroatu zuen Karlos VII.a Reims hirian.

 

 

1430eko maiatzaren 23an, Compiègnen, borgoinarren alderdiak —ingelesen aliatua zen frantses nobleen talde batek— preso hartu zuen, eta ingelesen esku utzi.  Ingelesen aldeko Pierre Cauchon gotzainak epaiketara eraman zuen, hainbat akusazio eginda.  Cauchonek Arc-ekoa errudun zela epaitu zuen, eta bizirik erre zuten hurrengo urtean Rouenen, 1431ko maiatzaren 30ean.

 

XV. mendean Eliza Katolikoak santu egin zuen Benedikto XV.a aita santuak 1920an; maiatzaren bigarren igandea du bere eguna. Joana Arc-ekoa benetan bizi izan zela zalantzarik gabekoa den arren, eztabaida ugari piztu da haren ibilaldiei buruzko kontakizunen inguruan, ea egiazkoak diren ala ez. Frantses izatearen sinbolo nagusietako bat da gaur egun.

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario