Illa de Arousa



Gallegoz, A Illa de Arousa (gazteleraz Isla de Arousa), Pontevedra probintziako uharte bat da, Galizia-n (Espainia) eta Espainiako udalerrian dagon izen bereko itsasadarraren bihotzean dago. 

7 kilometro koadroko azalera du eta bertan 5.000 biztanle inguru bizi dira. Kontinentearekin konektatzen da 1985eko irailaren 14an inauguratutako bi kilometroko zubi baten bidez (Espainiako luzeenetako bat).


 
Arousa uhartea paradisu naturala da, kutsatzaile lantegi edo fabrikarik gabe eta hondartza pribaturik gabea.

Galiziako itsasadarrik handiena eta emankorrena dauka Arousa-k.
Munduko bigarren postuan dago non muskuilu kantitate gehien hazten direna eta Europan lehenengoa.

Dokumentuak daude, uhartean Paleolitoko eta Brontze Aroko garaietatik habitatua egon zela esaten dutenak eta uharteko hondartzetako batean, nekropoli erromatar bat aurkitzen da.

Uhartearen ekonomia arrantza da batez ere, muskuiluen hazkuntza gazteleraz deitzen den "batea"-etan, itsaski-bilketan eta turismoa.

Biztanleria hainbat auzotan banatzen da eta hainbat interes handiko lekuak daude, adibidez: "El Mirador del Santo", uharteko punturik altuena eta Carreirón izeneko parke naturala, hegaztientzako babes berezi bezala den gune gisa sailkatuta dagoena.

Uhartean, hainbat telebistako programek grabatu dute, adibidez:

  • "Volando voy" izeneko telebistako Espainiako programan (Jesús Calleja-k aurkezten duena) eta 2017an grabatu zen, "Mediaset España"-k grabatuta. Jesús Calleja eta Álex González ("Vivir sin permiso", telesailan agertzen den aktorea) egon ziren uhartean. Pepe Solla ("Estrella Michelin" bat eta hiru "Soles Repsol" dituena) ere egon zen uhartean. 
  • "Vivir sin permiso" telebistako Espainiako telesailan agertu zen pare bat aldiz, "Mediaset España"-k grabatuta.

 
Manuel Carrasco 2019an, bere familiarekin batera atseden hartzen eta parajeaz gozatzen egon zen uhartean.



No hay comentarios:

Publicar un comentario