Adolf Hitler (Braunau, Austria-Hungaria,
1889ko apirilaren 20an jaio zen eta hil, Berlin, Alemania, 1945eko apirilaren
30a), austriar jatorriko alemaniar diktadorea izan zen, nazionalsozialismo (edo
Nazismo) izeneko ideologiaren sortzaile eta bultzatzaile nagusia. Jarraitzaileek
Der Führer deitzen zuten Hitler-i, hau da, buruzagi edo gidaria.
Hamarka milioi heriotz eragin zituzten gerra eta gizadiaren aurkako krimenen erruduna izan zen, tartean holokaustoarena.
Nekazari eta funtzionario apalez osaturiko familia katoliko batean sortu zen.
1905ean Vienara joan zen artea
ikasteko asmotan. Vienako Arte Ederretako Akademian bi aldiz porrot egin (1907-1908)
eta ama hil ondoren (1908ko abendua), bost urte eman zituen bizimodua
ateratzeko lan xumeak eginez.
1914ko gerra-aldarrikapena bozkarioz harturik, Bavariako
armadan sartu zen. Bi aldiz larriki zauritua izan zen eta kaporal gradua eman
zioten. Gerran izandako jokabide adoretsuagatik burdinazko gurutzea irabazi
zuen, ofizialak ez zirenei bakan baizik ematen ez zitzaien saria. Gerra
amaiturik, armadaren politika hezitzaile gisa jardun zuen.
1919an Langileen Alderdi Alemana izeneko eskuin muturreko
taldearekin harremanetan jarri zen. 1921ean
Röhm kapitainaren laguntzarekin alderdiko lehendakari bihurtu zen, eta izena
aldatu: Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista sortua zen. Bavarian
abertzalekeriazko demagogia erabiliz nahikoa entzutea lortu zuen. Aldi berean,
alderdiko erakunde paramilitarrak, SA (Sturm Abteilung edo Eraso Saila)
deiturikoak izua hedatzen zuen aurkari politikoen artean.
Landsberg kartzelan emandako
urtebetean, gerora nazionalsozialismoaren ideologiaren adierazle nagusia izango
zen Mein Kampf (Nire borroka) obra idatzi zuen. Kartzelatik irten
ondoren, alderdia antolatzeari ekin zion eta itxuraz politika moderatuagoa egin
zuen. Aldi berean, zenbait industria gizonekin harremanetan hasi zen. Izan ere,
1924-1929 bitarteko urte oparoetan
Alemanian ez zen Hitlerrenak ziren bezalako muturreko ideietarako leku handirik
izan. 1929ko krisi ekonomikoak
eragindako milioika langabetu etsiek, ordea, indar berria eman zioten
alderdiari: 1928an 12 diputatu
izatetik 107 izatera pasa zen 1930ean.
1932ko urtarrilean Hitler
lehendakaritzarako hautagai izan zen.
1933ko
martxoan, muga gabeko aginpidea
jaso zuen diputatuengandik; apirilean, Gestapo izeneko polizia politikoa sortu
zuen; arraza-garbiketa programari ekin zion, juduak kontzentrazio-esparruetan
sartu zituen; ekainean, alderdi nazionalsozialista alderdi bakartzat
aldarrikatua izan zen.
1934ko ekainaren 30an, Labana luzeen gaua deiturikoan,
eskuineko aurkariak hilarazi zituen: alderdikoak (Ernst Röhm eta gainerako SAko
buruzagiak, Gregor Strasser) eta alderdikoak ez zirenak (Kurt von Schleicher, Gustav
von Kahr, etab.). 1934ko abuztuan,
Hindenburgen heriotzaren ondorengo hauteskundeetan, alemaniarren % 90ek
baietza eman zioten Hitler lehendakari eta kantzeler izendatzeari. Harrezkero Führer
(buruzagi, aitzindari) deitura harturik, bere Ordena Berria ezartzeari
ekin zion, gazteria, irakaskuntza, kultura eta langileria, guztiak bere mende
zeuden erakundeetan antolaturik. Langabeziaren auzia armagintza eta lan
publikoen bidez konpondurik, alemaniar herria bere alde jarri zuen.
Bizi-eremuaren dotrinari jarraiki, Hitlerrek alemanez mintzo ziren
herrialde guztiak batu nahi izan zituen. 1938ko
martxoaren 15ean, Alemaniako tropak Austrian sartu ziren, eta Anschluss delakoa
(atxikitzea, Alemaniarekin bat egitea, alegia) aldarrikatu zuten. 1938ko irailaren 30ean, Txekoslovakiako
alemaniar minoria aitzakiatzat harturik, herrialde haren laurdena eman zitzaion
Municheko Konferentziaren arabera. Gero, 1939ko
martxoaren 15ean, Bohemia eta Moravia inbaditu zituen.
Bigarren
mundu gerraren hasiera. 1939ko irailaren 1ean Polonia inbaditu
zuenean, Frantziak eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Alemaniari. Bost
astean Frantzia menderatu zuen Alemaniak, tximista-gerra izenez ezagutu
zen taktika militarraz baliatuz.
Hainbat eraikuntza egiteko agindu zuen Hitler-ek, adibide batzuk hauek dira: Estadio Olinpikoa, La Guarida del Lobo, El Nido del Aguila etab.
Hainbat eraikuntza egiteko agindu zuen Hitler-ek, adibide batzuk hauek dira: Estadio Olinpikoa, La Guarida del Lobo, El Nido del Aguila etab.
Hitler lurrade asko inbaditzea lortu zuen, baina errusiarren kontra borrokatzen hasi zanean, beste lurraldeak alemaniaren kontra borrokatzaen ari zirela kontuan artuz eta alemaniaren aliatuek ezin zutela ezer egin laguntzeko, galtzan hasi zen (alemaniak bigarren mundo gerra galdu zuten arte).
Horren ordez lur errearen estrategia agindu zuen.
Sobietarrak ingururatzen ari zitzaizkiola, bere buruaz beste egin zuen, Eva Braun emaztearekin batera. Hil
aurretik, agindu zorrotzak eman zizkien hurbileko menpekoei hilotza erabat
errauts zezaten.




No hay comentarios:
Publicar un comentario