Hatshepsut, Egiptoko
XVIII. dinastiaren erregina-faraoia izan zen. Dinastia horren bosgarren
agintaria eta K.a. 1490-tik K.a. 1468-ra tronuan egon zen Egiptoko
agintari. Maatkara Hatshepsut izenarekin gobernatu zuen, eta Egiptoko tronuan denbora gehien eman zuen emakumea izan zen.
Gaur egun faraoi hau ezagutzen den Hatshepsut izena
hasiera batean Dama nobleen artean lehena esanahia zuen titulu bat zen, Hatshepstu Khenemetamon izen
osoan ere agertzen zena, hau da Dama nobleen artean
lehena, Amonekin elkartua.
Ez da zehatz ezagutzen Hatshepsut noiz jaio zen,
seguruenik, garai hartan Egiptoko hiriburua zen Tebasen jaio izana. Bere aita Tutmosis I. zen eta ama Ahmose. Bere aitak, Tutmosis I.-ak tronuratzea legitimatzeko Ahmose printzesarekin
ezkondu behar izan zuen.
Bere aita Tutmosis I. hil zenean, Hatshepsut zen tronuan
oinordeko izateko egokien kokatua zegoena, baina nola garai inportanteagoa
konsideratzen zelako gizonezko bat tronuan egotea, Tutmosis II.a izan zen
faraoi izendatu zutena, Tutmosis I.ak bigarren mailako emazte batekin izan zuen
semea. Hatshepsutek bere neba-ordearen Errege Emazte Handi bihurtzea jasan behar izan zuen.
Tutmosis II.ak bi seme eduki zituen baina, oso erregealdi
laburra izan zuen eta gazterik hil zen (bere semeak haurtzaroan
zeudenean). Hatshepsut-ek ez zuen semerik eduki Tutmosis II.arekin,
baizik eta alaba bat, baina Tutmosis II.ak bigarren mailako andregaiarekin seme
bat zeukan, orduan seme horrek Tutmosis III.a izenarekin errege bihurtuko zen.
Nola Tutmosis III.a gaztegia zen agintzeko, Hatshepsut
erregeorde bezala jarri zen.
Tutmosis III.aren erregealdiko lehen
urteetan Hatshepsut kontu handiz prestatzen aritu zen egiptoar gizarte
tradizionala irauliko zuen "Estatu Kolpea". Hainbat politiko
bere alde jartzen hasi zen. Dirudienez,
garai hartako pertsonaia politikorik garrantzitsuena Hapuseneb izan zen,
Hatshepsut-en alde jarri zenetako bat.
Bere burua behar bezain indartsu ikusi zuenean, ordura
arte Errege Emazte Handi eta Jainkoaren Emazte zen Hatshepsut-ek, Tutmosis
III.aren aurrean bere burua ere Bi
Lurretako faraoi eta Amonen prima izendatu zuen, Hapuseneb buru zuten
apaizen onespenarekin.
Efektu kolpea bikaina izan zen. Esperientziarik gabeko
Tutmosis III.ari bere izeba eta amaordea (Hatshepsut) zena gehiago zela
onartzea besterik ez zitzaion geratu. Hatshepsut
egiptoar historiako hirugarren erregina-faraoi ezaguna bihurtu zen.
Zazpi
urteren ondoren, izena aldatu zuen Maatkare
Hatshepsut-era. Hatshepsut-ek
karguko titulu maskulino guztiak bere egin zituen (Zezen boteretsu
titulua izan ezik), ordutik aurrera bere burua gizon bat bezala irudikaraziz
eta gezurrezko bizarra jarriz.

Hatshepsut gobernadore bikaina izan zen,
eraikuntza edota monumentu asko egin zituen (Deir
el-Bahari tenplua, Amón Re
kapera, Erreginaren
obeliskoak etab), zenbait
kanpaina militarrak egin zituen, baita Egipto-ko ekonomia gorakada handia eman.
Deir
el-Bahari tenplua, Nilo
mendebaldeko ertzean, Valle de los Reyes-en eginarazi zuen Hatshepsut-ek. Horretarako,
partzialki mendian induskatu zen, prozesio bide batetik sartu ahal zen
(gaur egun ahal dena joan ikustera). Hatshepsut hil zenean Deir el-Bahari tenpluan hilobiratuta izan
zen.
Hatshepsut-ek guztira, faraoi bihurtu zenetik hil zen
arte, 22 urte iraun zituela boterean pentsatzen da.
Hatshepsut hil ondoren, Tutmosis III.ak errege bihurtuko
zen eta Hatshepsut-ri buruzko aipatzen zuen informazioa borratzeko agindu zuen,
baina ahalara ere gaur egunera iristea lortu da Hatshepsut-en buruz aipatzen
diren hainbat informazio.
Hatshepsut-en momia aurkitutako lokalizazioa: KV20, KV60an berriro sartua, Valle de los Reyes, Egipton.
Hatshepsut-en momia aurkitutako lokalizazioa: KV20, KV60an berriro sartua, Valle de los Reyes, Egipton.

No hay comentarios:
Publicar un comentario