Espainiako Bigarren Errepublikaren gobernu demokratikoaren aurka estatu-kolpe militarra jo eta Espainiako estatuburu izan zen 1939tik eta 1975 arte.
Bere
aita, Nicolás Franco eta bere ama María del Pilar Bahamonde.
Franco
Carmen Polorekin ezkondu zen.
1907an
Toledoko Infanteriako Akademian sartu zen. Hiru urte geroago, teniente zela,
Marokoko gerrara joan zen. Rifeko Gerran (1912)
nabarmendu zen.
Miguel
Primo de Riverak Zaragozako Akademia Militarreko zuzendari izendatu zuen (1928-1931). Garai hartan jadanik
Europako jeneral gazteena zen Franco.
1935ean,
Estatu Nagusi Zentraleko buruzagitza hartu zuen, eta Gerrako Kontseilu Goreneko
lehendakaritza bere esku gelditu zen.
Afrikako osteak gobernu
errepublikanoaren kontra altxatu zirenean (1936ko
uztailaren 17a), hegazkinez Marokora heldu eta haiekin batu zen.
Bere
tropek laster egiten zutenez aurrera eta Toledoko alkazarra hartu zutenez, ospe
handia lortu zuen Francok, eta 1936ko irailaren
28an gobernuburu eta generalísimo izendatu zuten gainerako jeneral
matxinatuek. Gero berak bere burua estatuburu izendatu zuen, bai eta Caudillo
ere.
Franco-k
boterean zegoela, el valle de los caídos
eraikitzeko agindu zuen (kartzeleratu zituen pertsonek eraiki zuten) eta Miguel Primo de Rivera-ren gorpua jarri zuten hor
(beste gorpu izengabeak ere hor daude).
Franco-k
boterean zegoela ere, Carmen Polo-k,
bitxi, antzinatasunak
eta artelan asko lortu zituen modu susmagarrian, gaur egun oraindik Franco
familian daudenak eta berez, gauza horietatik askok, estatuaren eskuan egon
beharko luketenak
Franco-ren
ondorengoa espainia agintzen, Juan Carlos
I izan zen (erregea).
Franco-ren
ondorengo Espainiako Gobernuko presidentea, Carrero Blanco izan behar zuen baina, atentatu baten ondorioz hil zen (teorian, ETAk egin zuen atentatua).
Franco-k
ez zuen nahi bere gorpua el valle de los caídos-en
jartzea, baina hil zenean, hor jarri zuten bere gorpua. Gaur egun, Basílica Pontificia de la Santa Cruz-ean
dago bere gorpua.

No hay comentarios:
Publicar un comentario