Elisabet Bathory




Elisabet Bathory, Ecsedeko kondesa (hungarieraz: Báthory Erzsébet) 1560ko abuztuaren 7a, Nyírbátor (Hungariako Erresuman) jaio zen, 1614ko abuztuaren 21a, Csejte (Hungariako Erresuma) hil zen, 54 urterekin eta hungariar aristokrata bat izan zen.

Historian bere krimen basati eta odoltsuengatik, Kondesa odoltsua ezizenez ospetsu bilakatu zen.

Transilvaniako familia boteretsu eta aberatsenetako baten senide zen. Bere ama Anna Báthory Somlyókoa zen, Eztebe VIII.a Báthory voivodaren alaba zena, hortaz, Elisabet azken horren biloba zen. Ama aldetik ere, Eztebe I.a Báthory, Transilvania eta Poloniako erregearen hiloba ere bazen.

4 seme- alaba  eduki zituen. Bere seme-alabei buruz idatzi zuenean eta bere senarra Nádasdy buruz gutunetan, maitasun garbi bat eta alde samurra agertzen ziren. Familia maite duen ama bezala zaindu zituen bere seme-alabak.  

Idazten eta latinez, alemanez eta hungarieraz hitz egiten zekien, ezohikoa garai eta inguru haietan. 15 urte zituela ezkontzera behartu zuten eta Csejte gaztelu ilunera bizitzera joan zen. Ferecz Nadasdy senarra han eta hemen gerran zebilen bitartean, Elisabeten neska gazteenganako zaletasuna gero eta nabarmenagoa zen; zahartzaroa eta heriotza obsesio bilakatu ziren harentzat.

Dena 1604an hasi zen, bere osasun ahuleko senarraren heriotzarekin batera, Csejteko gazteluan bere zerbitzupeko neskame ugarirekin batera bizi zen. Darvulia izeneko atso aztia lagun, hasi omen ziren Bathory kondesaren izugarrikeriak.
 
Egun batez neskame harietako bat hainbeste gogor jipoitu zuen, non neska gaztearen odol tantek aurpegia busti zioten. Harriduraz, odolak bustitako aurpegiaren zatia zuriago eta leunagoa zegoela nabaritu zuen, hortaz, gaztetzeko asmoz eta ohitura modura giza odolez burututako bainuak hartzen hasi zen.  Kondesak bere biktimen odola edanda nahiz odoletan bainuak hartuta, ez zela zahartuko uste zuen, betiko biziko zela.

Neskameen iturria agortu eta ehizan hasi behar izan zuen, 12 eta 18 urte bitarteko neskatxak harrapatu eta gaztelura eramaten.

Horrela ez zen erraza sekretua ezkutuan gordetzea eta azkenean Matias II.a enperadoreak zimurren aurkako erremedio krudelaren berri izan zuen. Bathoryri sorginkeria egotzi zioten eta Csejtheko gazteluan giltzaperatuta, hormatartekatuta bizitzera kondenatu zuten eta ia hiru urtera hil zen. Kondesa odolzalearen biktima kantitatea 650 izan ziren.

Handik aurrera, Erzsebet Bathory izuaren ikono bihurtu zen. Liburu mordoa idatzi eta beldurrezko film ugari ekoiztu dira haren inguruan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario