Boudica, 27an jaio Britainian eta 61an hil zela usten
da, Britainian. Icenoen gerlari erregina zen eta Britaniako hainbat tribu
batu zituena izan zen. Britaniaren Erromatar okupazioan jazotako matxinadarik handienaren buruzagia izan zen, hain zuzen ere matxinada hau Neron-en agintaldian gertatu zen, 60 eta 61 bitartean. Erromako Klaudio enperadoreak Britainiar uharteak behin betikoz inbaditzea erabaki zuen K.o. 43. urtean. Bertako tribuetako batzuek matxinatuak jarraitu bazuten ere, beste batzuek erromatarrekin itunak sinatu eta haien aliatu bihurtu ziren.
Boudica-ren senarrak, Prasutago erregeak, hainbat akordio
sinatu zituen erromatarrekin. Baina erregea hil zenean, berez, erregearen
lurralde zati bat Boudica-ren bi alabek heredatu behar zuten baina, erromatarrek
hainbat lurrez jabetu, Boudica erregina alarguna zartatu eta haien alabak
bortxatu zituzten.
Egoera horri aurre
egin nahian altxatu zen Boudica erregina erromatarren aurka. Erromatarren
aurkako borrokan, Britainiako hainbat tribu berarekin batzea lortu zuen.
Camulodunum hiri erromatarrari erasoa jo eta
birrindu zuten. Lortutako arrakastak Boudica Londinium (gaurko Londres) hiriburuari begira jarri zuen. Haren
babeserako soldadu erromatar gutxi zeudela ohartuta, britainiarrek hiria
bereganatu zuten zailtasun handirik aurkitu gabe, bertan ziren erromatarrak
suntsituz. Antzera jokatu zuten Verulamium-en
ere. Britainian zeuden hainbat erromatar hiri bereganatzea lortu zuen Boudica-k.
Boudica erreginak
100.000 eta 230.000 inguru arteko britainiarrez osatutako armada gidatu zituela,
gutxi gora behera, pentsatzen da.
Erromatarrek, hainbat
saiakera egin zuten Boudica-ri aurre egiteko, baina hainbat porrot jasan
zituzten, erromatar armadaren kantitatea txikiagotuz.
Baina orduan, Kaio
Suetonio Paulino gobernadoreak, Boudica-ri lur zabalean borrokarazi zion
eta orduan, Boudica-k gerra galdu zuen.
Ez dago informaziorik,
Boudica-k gerra hori eta gero, bizirik atera edo hil al zen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario