Gino Bartail


  Gino Bartali 1914ko uztailaren 18an Ponte a Ema (Florencia) jaio zen eta 2000ko maiatzaren 5ean bihotzekoak jota hil zen 86 urte zituela. Italiako txirrindulari profesionala zen, 1935 eta 1954 urteen artean zehar 91 garaipen lortu zituen. 
Frantziako Tourrean irabazlea bi aldiz izan zen (1938 eta 1948an) eta Italiako Tourrean hiru aldiz (1936, 1937 eta 1947an). 

Bera hil ondoren, jabetu zen bere parte-hartzea Bigarren Mundu Gerran, sare batean lortuz salbatzea 800 judu italiar deportatua izatea Alemaniako kontzentrazio esparruetara. 

Landa lanean lan egiten zuen familia apal batean jaio zen, Bartali korrika hasi zen, bere aitak lana aurkitu baitzuen bizikleta konpontzeko denda batean. Dendako jabeak bizikleta bat oparitu zion eta entrenatzera bultzatu zuen. 

Adriana Balli-rekin ezkondu zen eta harekin hiru seme-alaba izan zituen (Andrea, Biancamaria eta Luigi). 

Bigarren Mundu Gerran, aktiboki lankidetzan aritu zen 800 italiar juduren bizitzak salbatzeko, bere sekretua ia hirurogei urtez ezkutatzen eta hilobira eramanez. Aurkikuntza kasual batek soilik XX. mendeko txirrindularirik handienetakoa lortu zuen giza dimentsioa ezagutzea ahalbidetu zuen.

  Horretarako bere bizikleta erabili zuen, bertan ezkutatzen zuen Italiatik atera ahal izateko beharrezko dokumentazioa. Eta horrela, entrenamendu sinpleen itxurapean, paperak alde batetik bestera eramaten zituen. Ospeak pantaila gisa balio izan zion bere misioetarako.

 Bere izena irakurri zitekeen arroparekin jantzita joaten zen eta horrek soldadu italiarren agur adeitsuak jasoz kilometroak bidaiatzea ahalbidetu zion; benetako idolo bat baitzen garai haietan. Komentu eta monasterioetan, hainbat apaizen laguntza egon zen sare artan italiar judu kantitate ahalik eta gehien salbatzeko (operazio sarearen arduraduna Giorgio Nissim izan zen).    

 Bere andregaia Adriana, hainbat aitorpena jaso zituen senarrak gerra garaian izandako jokabidearengatik.

Berari buruzko pelikula bat egin zen. 




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario