El Cid Campeador

Rodrigo Díaz de Vivar, "El Cid Campeador" izenarekin ezaguna, Vivar-en, gaur egun
"Vivar del Cid" (Espainia) deitzen den lekuan jaio zen 1043 urte inguruan eta 1099ko uztailaren 10an, Valentzian (Espainia) hil zen eta Gaztelako noblea izan zen.


Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa erregearen gortean egon zen, Sancho printzearen alboan. 
1060. urtearen inguruan zaldun izendatua izan zen, Santiagoko Zaldunen elizan (Zamora), Urraka Zamorako andrearen eskutik. 1063 eta 1072 artean Sancho-n alboan izan zen eta guda egin zuen berarekin batera. Errege alferez izendatu zuten Sancho Gaztelako tronura igo zenean 1065an.  



1066. urtean Campeador titulua eskuratu zuen, Ximeno Gartzia nafarra Hiru Sancho-en Gudan menderatu ostean, Santsoren Alfonso eta Gartzia anaien aurkako gudak irabazten lagundu zuen. Sancho bere arreba Urrakaren aurka borrokatu zen, eta Zamorako hiria setiatu zuen. Han hil egin zuen, Bellido Dolfos nobleak, eta ondorioz Alfontso Alfontso eta Leongo subirano bihurtu zen. 





Errege berriarekin, Garcia Ordoñez bihurtu zen errege-alferez berria eta erregeak, Cidari, bere iloba Ximena ezkontzeko baimena eman zion, 1074 urtean ezkonduz.
1079 urtean erbesteratua izan zen, eta hainbat errege eta pertsonai boteretsuren zerbitzuetan izan zen hurrengo urteetan, 1099. urtean Valentzian hil zen arte. Bere emazteak Bartzelonako Berenguer III.aren laguntzarekin hiria mantentzea lortu zuen 1101 arte. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario