
Ez da haren bizitzari buruzko gauza askorik ezagutzen. Valladolid eta
Madrilen egin zituen ikasketak. Acquaviva kardinalaren zerbitzari gisa, Erromara
joan eta soldadu ibili zen. Espainiara itzulita, ezkondu eta funtzionario
lanetan hasi zen, baina arazoak izan zituen justiziarekin.
Alcalá de
Henaresko Santa Maria la Mayor parrokian bataiatu zuten, 1547ko urriaren 9an eta
honela dio une hartan jaso zen aktak:
«
|
Domingo,
nueve días del mes de octubre, año del Señor de mill e quinientos e quarenta
e siete años, fue baptizado Miguel, hijo de Rodrigo Cervantes e su mujer doña
Leonor. Baptizóle el reverendo señor Bartolomé Serrano, cura de Nuestra
Señora. Testigos, Baltasar Vázquez, Sacristán, e yo, que le bapticé e firme
de mi nombre. Bachiller Serrano.
|
Zorrez lepo, eta eskatu zuen maileguari aurre egin ezinik, 1552an kartzelan
sartu zuten eta ondare guztiak bahitu zizkioten. 1553an Kordobara,
alegia gurasoen hirira, aldatu zen; ez dago argi, ordea, Miguel eta gainerako
seme-alabak berarekin joan ote ziren.
Juan de Cervantes, Rodrigoren aita
eta Miguelen aitona, 1566an hil zen. Urte hartan Miguel Madrilen kokaturik
zegoen bere familiarekin; hantxe sortu izango zitzaion antzerkirako zaletasuna.
Lehen eleberria garai hartan boladan zegoen artzain eleberrien generokoa
izan zen, La Galatea (1585).
Askoz geroago idatzi zuen El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha
(lehen zatia 1605ean argitaratu zen eta 1615ean bigarrena), mundu osoko
literaturan guztiz ospetsu bihurtuko zen obra. Bertan Mantxako pertsona bat (liburuko
pertsonaia printzipala), Alonso Quijano, erotu egiten da zalduntza liburuak
irakurriz; bere burua ere zaldun egitea erabakitzen du, ezkutaria (Sancho
Panza) eta zaldiarekin (Rocinante) behar duen edonori bere laguntza eta babesa
emateko, eta bere egitandien gloria bere damari (Dulcinea del Toboso)
eskaintzeko asmotan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario