
Freddie Mercury, (Farrokh Bommi Bulsara izenarekin jaio zen) 1946ko irailaren 5ean Stone Town, Zanzíbar irla txiki batean (Tantzania-n) jaio eta 1991eko azaroaren 24an Londres-eko Kensington auzoan (Erresuma Batuan) HIESak (gazteleraz, sida) eragindako bronkopneumonia baten ondorioz hil zen (ofizialki sida zeukala jakinarazi eta egun gutxira), 45 urterekin.
Queen rock talde britainiarraren abeslaria eta ikurra izan zen. Talde honetan, konpositore, pianista, gitarra eta abeslari izan zen. Rockaren historian, abeslari hoberenetako bat izan zela kontsideratzen da eta duela gutxi egindako inkesta batean, Rockaren Jainko aukeratua izatera iritsi da.
Garai hartan Britainiarra
zen Zanzíbar irla. Bere
gurasoak, Bomi eta Jer Bulsara, Indiako parsi (erlijio mota bat) batzuk
ziren.
1964an, Zanzíbar-reko ezegonkortasun
politikoagatik, herrialdea utzi zuten eta Ingalaterrara joan ziren. Hasiera
batean, Freddie eta bere familia lehengusu batzuekin bizi ziren Felthamen (Middlesex)
inguru hartan etxe txiki bat aurkitu zuten arte.
Freddiek 17 urte zituen eta arteko fakultatera joan nahi zuela erabaki zuen, baina, onartua izateko, oso nota altua behar zuen. Horregatik, 1964an bere etxetik gertu zegoen Isleworth-eko eskola politeknikoan matrikulatu zen. Horrela bere arteko kalifikazioa hobetzeko, behar zuen nota igoz.
Oporretan zenbait lan egiten aritu zen dirua irabazteko: bere etxetik oso gertu zegoen Heathrow aireportuko jatetxean, Feltham merkataritza agentziako biltegiko kaxa handiak zamatzen eta pilatzen... Nota gorena lortu zuen eta 1966ko udaberrian joan zen Isleworth-etik.
1969ko ekainean
ikasketak Ealingeko unibertsitatean bukatu eta gero, Diseinu eta Arte Grafikoetan diplomatua zen.
1969ko abuztuaren 13an
ikusi zituen The Ibex bandakoak
lehenengoz Freddiek eta erabat liluraturik gratu zen. Abesti berriak ere egin
zituen eta beraiekin batera joan zen Lancashir-eko
konderrira; hantxe izan zen Freddieren debuta kontzertu batean, abuztuaren 23an.
Izena aldatu zuen (Farrokh izena edukitzetik, Freddie izena edukitzera).
Baina banda desagertu egin zen betirako.
Freddie beste banda
baten bila hasi zen eta Sour Milk Sea aurkitu zuen Melody Maker
egunkarian. Abeslari bat behar zuten.
1970eko
apirilean, Tim Staffellek Smile banda utzi zuen eta Freddiek beraiekin
batzeko erabakia hartu zuen. Freddie izango zen abeslari nagusia. Izena aldatu
behar zitzaion bandari eta Queen
izango zela erabaki zen. Bere abizena ere aldatuko zuen eta Mercury jarri zuen.
1971n,
John Deaconek hasi zen Queen
taldearen baxua jotzen. Freddiek diseinatu zuen logoa: bi lehoi Roger eta
Johnentzat (Leo ziren), karramarroa Brianentzat (Kantzer) eta bi aingeru
beretzat (Virgo).
1982an, Queen-eko kideek deskantsu bat hartu
beharrean zirela erabaki zuten.
1984an, Queen berriro itzuli zen, indarberrituta
eta, funk eta diskoa baztertuz, berriro joan ziren 70eko hamarkadan ospea eman
zien popera.
Frediek hainbat kanta
bakarkako moduan egin zituen, baita beste kantari batzuekin kantak egin ere.
1985eko uztailaren 13a
egun berezia izan zen Queen-entzako
eta Freddierentzako. Live Aid eguna zen eta mila milioi pertsonek ikusi
zuten mundu osoan. Arrakasta izugarria izan zen. 1986an izan zen Queen-en azken bira. Magic Tour Europan
zehar ibili zen bi hilabetez eta Knebworth Parken bukatu zen abuztuaren 9an.
Maiatz bukaeran, Eivissan
jaialdi handi bat izan zen, eta Freddie ohorezko gonbidatua izan zen. Montserrat
Caballékin batera berak idatzitako abestia, Barcelona kantatu zuen. Gerora, Espainiako
Komite Olinpikoak single hura 1992an Bartzelonan egingo ziren Joko
Olinpikoetarako ereserki ofizial egitea erabaki zuen.
Heriotzaren ondoren, Freddie
Mercuryk prestatuta utzi zuen material ugari editatu zuten. Azken guraria Bohemian
Rhapsody berriro ateratzea izan zen. HIESaren gaitik hil izanaren ondorioz,
ugari zabaldu zen gaitz horren gaineko ezagutza eta kontzientziazioa.
Ferddieren omenez, hainbat kontzertu egin dira eta Bere estatua bat dago Montreuxen, Suitzan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario