Frida Kahlo 1907ko uztailaren 6an jaio zen Coyoacán (Mexikon)
eta 1954ko uztailaren 13an hil zen margolaria izan zen, bere
autorretratuengatik ospetsua.
Lau ahizparen arteko hirugarrena zen; Alemaniatik emigratutako
judu hungariarra zuen aita eta mexikar mestizo katolikoa ama.
1925eko irailaren 17an, Alejandro eta Frida eskolatik
Coyocanera zihoazela, tranbia bat jo zuen biak zeramatzan autobusak. Fridaren
diagnostikoa ez zen batere ona: orno-hezurrak, saihetsak, hausturak, aldaka
apurtuta ... istripu honek zeharo baldintzatu zuen Fridaren bizitza, 34
ebakuntza egin zizkioten eta urteak eman zituen ohean etzanda. Ordu luzeak eman
behar izan zituen bere gelan. Fridaren asperraldia alaitzeko, bere ahizpak,
logelako sapaian ispilu bat jarri zioten.
Fridak, bere buruaren isla ikusita
laster hatuko du bere autorretratua egiteko erabakia, aitari pintura zaharrak
eskatuta.
Diego Rivera-rekin ezkondu zen, Diegok gaizki tratatzen zuen
Frida. Hainbat kasutan, Diegok Frida jipoitu zuen.
Birikietako gaitzez ingresatuta; uztailaren 3an, medikuen
esanaren kontra, Ameriketako Estatu Batuek Guatemalan antolaturiko
estatu-kolpearen aurkako manifestazioan hartuko du parte eta handik egun
gutxira, hilda aurkituko dute ohean, 1954ko uztailaren 13an.
Luzaroan Kahlo familiaren bizileku izandako Etxe Urdina, Frida
Kahlo museoa bihurtuko da.
Bere autorretratuetako
bat “Autorretratua tximinoarekin”, 1938an eginda.
No hay comentarios:
Publicar un comentario