Leonardo da Vinci

 Leonardo da Vinci, 1452ko apirilaren 15an jaio zen eta 1519ko maiatzaren 2an hil zen. Pizkunde garaiko arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolaria izan zen, Toskanakoa.

Berpizkundeko gizonaren arketipotzat deskribatua izan da eta jeinu unibertsaltzat hartzen da. Famatua da bere maisu-margoengatik, hala nola Azken Afaria eta Mona Lisa margoengatik. Ezaguna da, orobat, teknologia modernora aurreratzen ziren hainbat asmakizun diseinatzeagatik. Gainera, anatomiaren, astronomiaren eta ingeniaritza zibilaren aurrerapenean lagundu zuen. 


1469an lantegi batean sartu zen eta lantegiko zeregin txikiak egiten hilabeteak pasa ondoren, maisuak gaztea artegintzan hezteari ekin zion eta horrela erakutsi zizkion Leonardori garaiko artegile batek jakin beharreko teknika guztiak. Gaztearen talentua aztertu zuenean, gainera, Verrocchiok bere lan batzuk bukatzen ere utzi zion. 
Datu historiko fidagarririk gabe eta berriz ere Vasarik kontatutakoari jarraituz, Leonardok Kristoren bataioa lanean egindako aingerua ikustean, Verrocchiok pintatzeari utzi ziola kontatzen da, lantegian pintore on bakarrarekin nahikoa zela argudiatuz eta horrela, bere lan gustukoenetan indar guztiak jarri zituen, eskulturan, adibidez. 



Hogei urteko adinarekin, artegile gaztearen izena San Lukasko gremioaren erroldan idatzia azaltzen da, eta horrela ematen dio hasiera bere pintore karrerari, Iragarpena (1472-1475) bezalako lanekin. Lan horretan, gainera, Leonardo sfumato teknikan sakondu zuen ordu arteko bere lanetan ere nabari ezin zitekeen xehetasun mailara iritsiz. 

1478. urtean, bere maisua artegintzako arlo guztietan gaindituz, Leonardok Verrocchiorekin zituen kolaborazioak utzi eta artegile independente bilakatu zen.


1481an San Donato monasterioan Errege Magoen adorazioa lana burutzeko enkargua jaso zuen artistak, baina sekula ez zuen bukatutzat eman, XV. mendeko lan antiklasiko eta iraultzaileentzat jotzen bada ere. 


Florentzian eman zituen urte horietakotzat hartzen da halaber Leonardoren Haitzetako Ama Birjina lanaren aurreneko bertsioa: haren inguruko bertsio bi egoteak iritzi kontrajarri asko sortu ditu. Azkenean, ordea, gaur egun Parisko Louvre museoan dagoen bertsioa Florentzian egina dela pentsatzen da eta gero Milanera eraman zuela, bere abilezia erakusteko. 

Han zela, bigarren bertsioa egin zezan eskatu zion Sortzez Garbiaren anaidiak. Bigarren lan horrekin, hainbat ika-mika sortu ziren egilearen eta enkargua egin ziotenen artean eta ez ziren bukatu.


1510ean Milanera itzuli zen: datua nahiko berezia da, kontuan hartuz gero artistak hiria utzi zuela tropa frantsesak sartzearekin bat, baina kasu horretan, Charles d'Amboise frantses gobernadoreak gonbidatuta joan zen. Utzi behar izan zuen hiria artistak, indar espainolek hartu zutelako eta beraz Erromara abiatu zen. Bidean, bere oinordekoa izango zen Francesco Melziren etxean egun batzuk pasa zituen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario