Vlad III. (Vlad Draculea ere
deitua, baina ezagunagoa da Vlad
Enpalatzailea bezala), 1431ko azaroaren 8an jaio zen Sighișoaran
(Transilvania) eta 1476an Bucarest-en hil zen 45 urte zituela. 1448tik erregealdia izan zuen Valaquian hil zen arte.
Bere nortasuna izaera bolkaniko eta ezusteko agintaria izan zen. Batzuentzat
bere herrialdearen interesen eta independentziaren defendatzaile heroikoa izan
zen, bai hungariarrak bai turkiarrak defendatu zituena.
Bere ezizena, Țepeș, Empalatzailea, torturaren eta exekuzioaren teknika gisa gogokoa zuelakotik dator. Errumaniar terminoa «dracúl», «deabrua» esan nahi du, baina hemen "fenomenoa" edo "aditua" zerbaitetan itzuliko genukeen zentzuan.
Bere haurtzaro traumatikoa oso determinatzailea izan zen printze gisa bere
etorkizuna moldatzeko. 13 urte zituela, 1444an, Turkiako gerrillaren esku utzi
zuten Radu anaiarekin batera. Turkiarrek torturatu eta exekutatzeko tekniketako
bat enpalaketa izan zen, Vlad III., liluratuta geratu zen, enpalaketan eta
odolaz interesatzen hasi zen.Vlad III.ak bakarrik itzuli zen, bere anaia Raduk
turkiarrekin geratzea erabaki zuen, turkiarren kulturarekiko interesa zuelako.
Errukigabea izan zen eta onartzen ez zioten hirietan torturak eta normalean, exekuzioak egin ziren
enpalamenduaren bitartez.
Bere krudelkeriaren adibidetako batzuk: 1459an, 30.000 kolono alemaniarr (sajonak) ofizialak enpalatuarazi zituen. Honekin batera sarraski ibilbidea hasiko zuen eta horien artean, 40.000 arteko heriotza egozten zaio eta 1456-1462 artean 100.000 pertsona.
Literatura eta zinemak beldur generoetako pertsonaia bihurtu dute, bere
krudelkeriatik inspiratuta, hortik banpiro izaera eman zaio.
Bram Stoker irlandarrak 1897an idatzi zuen bere Drakula izeneko nobelarako eredu hartu zuen. Filma asko egin dira berari buruz, baina beti banpiro gisa eta ezer gutxi benetako pertsonaia historikoaz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario