Alexandro Magno


Alexandro III.a Mazedoniakoa (Pella, K.a. 356ko uztailan jaio eta Babilonia, K.a. 323ko ekainaren 10ean hil zen) edo Alexandro Handia (antzinako grezieraz: Μέγας Ἀλέξανδρος, Megas Alexandros) Mazedoniako erregea izan zen K.a. 336 – K.a. 323 bitartean eta Antzinaroko buruzagi militar arrakastatsuenetarikoa izan zen.





Gaztea zela eskuratu zuen Mazedoniako koroa eta bere agintaldiko denbora gehienean konkistan jardun zuen. Bere bizialdian, garaiko inperiorik zabalenetako bat sortzea lortu zuen. Haren menpeko lurraldeak Peloponesotik Indiarainoko eremuak biltzen zituen.

Estratega handia omen zen eta ez zuen sekula porrotik izan guda zelaian. Haren ekintzek hasiera eman zioten Garai helenistikoari, kultura greziarraren hedapenaren garaiari, alegia. Mediterraneoko ekialdean nolabaiteko kultura batasuna eragin zuen, Erromaren goraldira arte iraun zuena.


Alexandroren bizitza kontatzen duten kroniketan badaezpadako istorio ugari dago, batzuk gertaezinak dirudite bertako protagonistek elkar ezagutu izana zailtzat jotzen delako, eta beste asko mitologiara hurbiltzen dira.




Mazedoniako errege Filipo II.a eta Olinpia Epirokoa izan zituen gurasoak. 13 urte zituenetik aurrera Aristotelesen ikasle izan zen, 5 urtez. 
Bere haurtzaroko istorio anitz kontatzen dira, asko zalantzan jar daitezkeenak. Famatuetariko bat Buzefalos zaldiaren bezatzea da. Plutarkoren arabera, inork bezatu ezin zuen zaldia kontrolatzea erdietsi zuen, zaldiak bere itzalari beldurra ziola igerri eta eguzkirantz begira ibiliarazi baitzuen. 

Aitak bultzaturik, aginpide ardurak gaztetik hartu zituen. 16 urte zituelarik erregeorde izendatu zuten, bere gaztetasuna gorabehera. Menpekoak eta beste herrialdetako buruzagien ordezkariak hartzen zituen eta beraiekin elkarrizketatzen zen. Ardura militarrak ere ukan zituen; K.a. 338an Keroneako guduan nabarmendu eta Trazia-ko gobernadore izendatu zuten.

Antza denez, gazte bizi, sentikor eta handinahia zen. Erlijiotsua ere bazen, anitzetan eskeini zizkien sakrifizioak greziar jainkoei eta beranduago, baita beste jainko batzuei ere.

Filiporen heriotzak (K.a. 336. urtean) Mazedoniako errege bihurtu zuen Alexandro, 20 urte zituelarik. Bere lehen ekintzetako bat bere burua erregegai aurkez zezakeen edonor desagertaraztea izan zen. Mazedoniako koroa eskuratzearekin batera, Korintoko batzarrean heleniar konfederazioko buru izendatu zuten.

Konkistaz-konkista joan zen, Anatolia, Mediterraneoko ekialdeko kostaldea, Egipto, Mesopotamia, Persia, Asia eta Indiako zati txiki bat.






Adibidez Egipto-n, ez zuen erresistentzia handirik topatu. Izan ere, egiptoarrek 10 bat urte zeramaten Persiarren manupean, eta ez zituzten oso gogoko. Alexandrok K.a. 332. urtean egiptoko bi koroak eskuratu zituen eta egiptoko faraoi izendatu zuten. K.a. 331ean Alexandria fundatu zuen, Egipto eta Greziaren arteko erlazio kultural eta ekonomikoak sendotzeko asmoz.

Eta adibidez, Mesopotamia-n, Tigris eta Eufrates ibaiak zeharkatu ondoan, Darioren armada indartsuaren kontra borrokatu zen Gaugameleko lautadan, Arbelesetik hurbil (K.a. 331). Dariok Alexandroren mehatxua desagertarazteko asmo sendoa zuen, eta ikaragarrizko gudarostea bildu zuen horretarako (persiarrak mazedoniarrak baino bost aldiz gehiago omen ziren). 
Alexandroren armada, kopuruan askoz murritzagoa izan arren, garaile argia izan zen, gaur egun oraindik aztergai diren taktikak erabiliz. Persiako enperadoreak, aldiz, bigarrenez egin behar izan zuen ihes. Persiar indarrentzat kolpe latza izan zen gudaldia, soldadu kopuru izugarria galdu baitzuten, eta mazedoniarrei aurre egiteko gaitasunik gabe geratu ziren.


Jarraian, Alexandrok Babilonia hartu zuen, Dariok indar berriak biltzeko esperantzaz Ekbatanarantz atzera egiten zuen bitartean.




Alexandro Dario III.a zenaren alabarekin ezkondu eta hilabete batzuetara hil zen, Babilonian. Alexandro-ren heriotzaren zergaitia ez dago jakiterik.
Bere gorpua oraindik ere ez da haurkitu. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario