Gure egunerokotasunean,
heroiaz (emakumezkoak eta gizonezkoak) inguratuta bizi
gara haragi eta hezurrezkoak direnak. Medikuak,
poliziak, suhiltzaileak, zientzialariak, militarrak, erizainak, boluntarioak...
kausa nobleen mesedetan ekintza miresgarriak egiten dituzten pertsonak.
Hala ere, egunero babesten lan egiten duten beste heroiak ahaztu egiten zaizkigu eta gure bizitza salbatzen arretaren truke, jolasak eta laztanak.
Espainian, 1945eko
urtarrilaren 1ean, Txakurren Gida Sekzioa sortu zen (kokaleku bezala
Madrilen).
1945ean eta 1946an zehar ez zegoen sekzio definitu eta organizatua, txakur kopurua etengabekoa ez zenez, apurka-apurka 45 animaliara iritsi zen arte eta obedientzia, defentsa, eraso eta jarraipenaz adiestratzen egiten hasi ziren.
1947an, Poliziaren Txakurren
Prestakuntza Eskola sortu zen, kapitain batekin,
teniente bat, sarjentu bat, zazpi
kaboak eta hainbat polizia, txakur kopuruaren proportzioan.1945, 1946, 1947 eta 1949 urteetan, Eskola honetako txakurrak Guardia Zibileko Komandoetara gehitu ziren, Granadakoa, Ávila, Orense, Lugo, La Coruña eta Oviedo, emaitza bikaina lortuz, horregatik, 1950. urtean Guardia Zibilak Trebakuntza Eskola propioa sortu zuen, Polizia Armatuen eta Trafiko Polizien Eskolan eskuratutako esperientziarekin.
1976an, lehergailuak detektatzeko
txakurrak entrenatzeko esparruaren operazioa hasi ziren, funtzionarioen eta
txakurren kontingente txiki batekin.
1994an, txakurrak jendea hondakinen
eta gainazal handietan salbatzeko espezialitatean trebatzen hasi ziren.
Urteak joan ahala, txakur desberdinek,
gauza desberdinak detektatzeko trebatu dituzte (adibidez: lokalizatzea eta
gorpuak berreskuratzea, gizakiaren hondarrak eta fluido biologikoak
lokalizatzea, sua bizkortzeko substantziak hautematea, erabilera legaleko
billeteak lokalizatzea eta ezkutuko pertsonen lokalizatzea).
Polizia txakurretan, ez daude arraza predeterminaturik, edonor da egokia (Labrador Retriever, Pastor alemán, Pastor belga
(Malinois), Bóxer, Beagle etab.), bere
lanak eskatuko dituen ezaugarriak betetzen dituen bitartean.Eta txakur hauek jubilatu egiten direnean zer?
Lau polizia nazionalek, animalia
zaleak, 2015ean «Héroes de 4 Patas» (euskaraz, « 4 hanketako heroiak ») proiektua
sortu zuten.
Txakur hauei etxea aurkitu beharraz
jabetuta, lehen urratsak egin zituzten.
Proiektu horrek, saiatzen direna «Amaiera
zoriontsua» ahukitzea da, 4 hankako heroi hauentzat, bizitza
berri baten bila erretiroa hartu behar dutenean, adina, gaixotasuna edo
egokitasun eza (lana egiteko) direla eta.
«Héroes de 4 Patas»-ko web orrian, jubilatu
diren polizia txakurrak adoptatzeko aukera dago, txakur bakoitzaren argazkia,
izena eta hainbat informazioarekin: arraza, sexua, txakurraren hainbat
karakteristika (adibidez, aktiboak diren edo ez, zer gustatzen zaien etab.)
jartzen ditu, baita zertan lan egin duen etab.
YouTube-ko kanal bat dute ere.
YouTube-ko kanal bat dute ere.


No hay comentarios:
Publicar un comentario